Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Arrosperen pattalaldia

40 minutuz partidan sartuta egotea falta izan zitzaien gure neskei

TAKE Arrospe taldea Zarauztar nesken aurka norgehiagoka polita jokatzeko gogoz iritsi zen Usabalera. Jarrera honek ordea, ez zuen partidu osoan iraun eta beraz, ezin izan zuten garaipena lortu.

Gogor ekin zioten partiduari, gogotsu eta lehen partiduan ez bezela, baloiak saskiratzea lortzen. Defentsan ere, fin ibili ziren eta 12-9ko aldearekin amaitu zuten lehen laurdena. Arazoak bigarren laurdenean iritsi ziren. Lehen laurdeneko jarrera ona atzean utzita, ez zuten behar besteko intentsitate eta gogoa jarri eta beraz, Zarauzko neskak aukera hau aprobetxatu eta Tolosako neskei 7 puntuko aldea atera zien.

Hala ere, bigarren zatian berriro ere indarrak hartu eta lan ona egin zuten, bai defentsa eta baita erasoan ere. Honela, 11-3ko laurdena burutu zuten, markagailua 29-28 utziz.

Zoritxarrez, azken 10 minutuetan Zarauztarrek indartsu jokatu zuten eta gure neskek berriro ere burua jaitsi zuten. Ondorioz, azken emaitza 33-42koa zen.

Argi geratu zen gure neskak gogoa jarri ezkero, gai zirela larunbateko aurkariei aurre egiteko. Baina jarrerarik gabe, ezin! Ea hurrengoan dena emateko gai diren!

Bitartean, lanean jarraitzera!! Aupa neskak!!

menu
menu