Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrota baino sentsazio onak.

Ezin izan zuten garaipena etxeratu TAKE Arrospe taldeko neskek, baino partidu txukuna burutu zuten.

Azpeitian jokatzea tokatu zitzaien aste honetan, aurkari gogorra sailkapeneko goialdean dabilen taldea izaki. Azken orduko baja bat ere izan zuten neskek, Zuriñek ondoezak jota etxean geratu behar izan zuen.

Partidua espero bezala hasi zen azpeitiarrak gogor kantxaratu ziren eta hasiera hasieratik gailendu zitzaizkien jokoko arlo guztietan, tolosarrei asko kostatu zitzaien baloia erasoko kantxara eramatea eta bide horretan galdutako baloiekin min handia egin zieten azpeitiarrek. lehen laurdena 24-0 amaitu zelarik.

Bigarren laurdenean gauzak hobetoxeago joan ziren tolosarrentzat, erasoko saskira iristen hasi ziren eta aukera batzuk sortu zituzten, nahiz eta saski azpian asko huts egin, horrela iritsi ziren tolosarren lehen saskiratzeak.

Bigarren erdiak bide beretik jarraitu zuen aurkaria tolosarrak baino gehiago zen, baina neskek erakusten zuten ausardia eta kemena kontutan hartzekoak izan ziren. Kantxan ikusitakoarekin balorazio positiboa egin dezakegu partiduaz, nahiz eta galdu nesken jarrerarekin harro egon gintezke. Horrela jarraituta ziur laister iritsiko dela garaipenen bat. Aupa neskak!!!

menu
menu