SASKIBALOIAREN ESENTZIA: ARABERRI 65 - TAKE TOLOSA 73
Izugarrizko garaipena Takekoek Gasteizen lortu zutena, Araberri hirugarren sailkatu indartsuaren kontra
Partidua nahiko hotz hasi zuten tolosarrek eta 5. minutuan markagailuak 17-5 adierazten zuen. Hutsarte bat eskatu, gauzak argitu eta beste erritmo bat sartu zuten urdiñek markagailuan pixkanaka pixkanaka hurbiltzen joateko. Lehenengo laurdenaren amaieran 23-15 eta defentsan asko hobetu behar zenaren sensatzioarekin.
Baina hemendik aurrera partidu borobila burutu zuten Takekoek bai erasoan eta bai defentsan: kriston talde lana bai baloia azkar mugitzeko eta bai defentsan zulo guztiak tapatzeko. Azkeneko laurdenean 55-54 azpitik, baina partiduaren erritmoa eta usaiña urdiña zen. Azkeneko 10 minutuak behin eta berriro ikustekoak izan ziren: a ze erritmoa, ze abiadura, ze plazerra dan horrelako talde bat ikustea kantxa gainean!!
Gasteiztarrek amore eman behar izan zuten eta Take Tolosa garaile izan zen merezimendu osoz: 65-73.
3 garaipenekin amaitu du taldeak lehenengo fase hau, baina beste 2-3 garaipen eduki behar lituzke sailkapenean: saskibaloia ez da juxtua izan hilabete hauetan, jejeje!!!
Orain bigarren fasea, eta taldea prest dago gogor lana egiteko eta egurra emateko!!!
1, 2, 3 TAKE!!!