Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AURRERAPAUSOA

LEK Aresko 32- TAKE Txindoki txiki 37

Ohikoa ez den ordutegian tokatu zitzaien partidua jokatzea, Ostiralean Arrasaten hain zuzen ere. Azken momentuko bajen ondorioz 7 jokalari bakarrik joan ziren. Partidua galduta zegoela ikusita motibazio gutxirekin atera ziren Tolosatik, baina pixkanaka situazioari buelta eman zioten. Partidu aurretik giro ona nabari zen eta hori ezinbestekoa izan zen partidua aurrera ateratzeko. 4-7 izan zen lehen laurdeneko emaitza. Bigarren laurdenean gauzak aldatzen joan ziren, etxekoak pilak jartzen hasi ziren eta bigarren laurdena berdintzea lortu zuten 11-11. Atsedenaldira falta askorekin iritsi ginen, inoiz baino falta gehiago egin zituzten gure nexkek eta jokalari batzuentzat arazo bat izan zen. Atsedenalditik itzultzean gauzak berriro ere aldatu egin ziren. Gure nexkek baloia igotzeko arazoak izan zituzten, eta horrez gain, kontratakeak gelditzeko ere arazoak izan zituzten. Hori horrela etxekoak hirugarren laurdenaren jabe izan ziren 10-6ko markagailua lortuz. Azkeneko laurdenean aldiz, txipa aldatu eta pase marrak estutu ondoren saskiratze politak lortu zituzten. Azken emaitza 32-37 izanik.

Aipatzekoa aulkitik emandako animo guztiak, Izaro barne. Nahiz eta berezko emaitza galdutzat eman, errealitatean eta sentsazioan guztiz kontrakoa izan zen. Pena bat da, 7 jokalarirekin soilik jokatzea jakinda 10 jokalari garela taldean, azken finean, motibazio ezaren arrazoia izan dezakeelako atzetik. Hala ere, gure neskak hori eta gauza gehiago aurrera ateratzeko kapazak dira.

Horrela jarraitu neskak!! 1,2,3…. TAKE

menu
menu