Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ITXURA HOBEA ORAINGOAN, GALDU ARREN

Jokoan eta jarreran hobekuntza nabaritu zitzaien errendimenduko kadete neskei Azpeitian.

Urrakiko bidea elurtzen ari zen bitartean Azpeitira joatea tokatu zitzaien TAKE Aralar Kirolak-eko neskei. Bazekiten aurkari oso gogorra izango zutela aurrean, baina aurreko asteko sentsazio txarrak alde batera uzteko partida ona izan zitekeen, borroka asko eskatuko baitzuen neurketak.

Beldurrez hasi zuten tolosarrek partidua, defentsan pasibo eta ia postura hartu gabe ere. Azpeitiarrek saskiratzeak nola biltzen zituzten ikusi besterik ez zuten egin. Bost minutu pasa ostean hasi ziren benetan lanean, lehenengo puntuak lortzearekin batera. Bigarren laurdenaren hasieran 0-8 partziala egin zieten etxekoei kontraerasoak ateratzea ahalbidetu zien defentsa serio bati esker, soilik 4 puntu behera jarriz markagailuan. Orduan Azpeitikoek hortzak estutu eta berriz ere aldea egitea lortu zuten, nahiz eta TAKEko nesken lana ona izan.

Hirugarren laurdenean berriz ere urduritasunak itzuli ziren eta Azpeitiarrek 20 puntu sartu zituzten jarraian, partida guztiz erabakitzeko. Pena izan zen kontzentrazioa hain erraz galtzea, taldekide guztiak partidan sartuta zeudenean minutu oso onak jokatzea lortu baitzuten.

Azken laurdenean tolosarrek azken esfortzua egin eta etxekoen maila berean jokatzea lortu zuten, presio irteera zentzuz oso ongi landuz.

Hobetzeko gauzak egoten jarraitzen duten arren, aldaketa positiboa izan du taldeak aurreko astetik. Nabarmentzekoak dira, batez ere, paseetan eta uztaiari begira hartutako erabaki onak eta presioa oso ondo gainditu izana neurketaren zati handi batean. Aipagarria da ere hainbat jokalarik emandako aurrerapausoa, astero lana eginez iritsi dena.

ANIMO NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu