Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pazko astea saskibaloiaz gozatzeko

Benjamin eta alebin mailako haurrek aukera paregabea izan dute Pazko astean saskibaloiaz gozatzeko

Benjamin eta alebin mailako Super EKO txapelketa eta Zarauzko saskibaloi eskolen arteko txapelketaz gozatu ahal izan dute aurtengo Pazko astean saskibaloia gustoko duten Tolosaldeako gaztetxoek.
Martxoaren 29-30 eta 31n ospatu zen Super EKO txapelketa Usabal kiroldegiko goiko zelaian. Goizero goizero biltzen ziren jokalari gaztetxoak beroketa egoki batekin gorputza martxan jarri eta goizean zeharreko partiduetaz gozatzeko. 09:00etatik 12:30ak ingurura bitarte, saskibaloia izan da protagonista egun hauetan. Ligaxkako partiden ondoren, azken egunean finalerdien eta finalen garaia iritsi zen. Jokalariak, beren taldea norgehiagoka hauetan izango ote zen jakiteko desiatzen, jokatzen jarraitzeko irrikitan.
Sailkatu ez ziren taldeetako jokalariak ere, amaierararte geratu ziren partidetaz gozatu eta euren ondoan jokatzen aritutako horiek animatzeko. Alebin mailan, TAKE Friends taldea suertatu zen garaile nesketan eta Infernu Urdina (Laskoraingo Barrabilhandiak izenarekin ere ezagunak) alebin mutiletan.
Benjamin mailan berriz, Elkarrekin aurrera taldeko neskek izan zuten euren saria eta baita Anoeta Heat taldeko Anoetarrek ere. Zorionak partehartzaile guztiei, erakutsiriko jarreragatik eta joko garbiagatik!
Apirilaren 2an eta 3an aldiz, TAKE eskolako haurrak Zarautza joan ziren bertako klubak antolaturiko txapelketan parte hartzera. 2 larunbata, 2004,2005 eta 2006ko mutilak joan ziren. Beasain, Bergara, Urretxu-Zumarraga eta Zarauzko taldeak izan zituzten aurkari. Egun osoan zehar partiduak jokatzeaz gain, egindako eguraldi paregabea probestuta batzuek hondartzan bazkaldu ahal izan zuten. Entrenatzaileek beldur latzak pasa zituzten gotitik behera bustita amaituko zutelakoan!
Apirilaren 3an nesken txanda izan zen. Hauek La Salle ikastetxean jokatu zituztenez partiduak, ez zuten hondartzara jaisteko aukerarik izan baina egin zutenarekin ikaragarri gozatu zutela ere nabari da albisteari loturik dagoen argazkian ikusten denez. Saskibaloia nonahi eta gainera giro paregabean. Ea horrela jarraitzeko aukera daukagun urte luzez.
Mila esker bi ekintza hauetan parte hartu zuen orori eta badakizue, hurrengoan ere prest izan zaitezte, gozatzeko gaude eta!

menu
menu