Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gaizka Maizak ACB Ligan debuta egin du

Lander Lasak egin bezala, Gipuzkoa Basket taldearekin jokatu ditu lehen minutu hauek.

Pasa den denboraldi arte TAKEko lehen taldean jokatzen aritu den Gaizka Maiza ibartarrak gaurko egunez egin du debuta ACB Ligan.

Laboral Kutxa Baskonia eta Retabet.es GBC taldeak izan dira aurrez aurre Gasteizko Buesa Arenan. Lehen laudenean 1:40 minutuz kantxan aritzeko aukera izan du Gaizkak, era honetan ACB Ligan debuta eginez. Ostiralean sinatu zuen denboraldi amaiera arteko kontratua eta beste lau partidu izango ditu entrenatzaileari erakusteko talde honetan lekua izan dezakeela.

Gaizka, TAKEko harrobiko bigarren jokalaria da ACB Ligan lehiatzeko aukera izan dueña, duela urte batzuk Lander Lasa aitzindari izan ostean.

menu
menu