Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste garaipen bat maila ona erakutsiz

TAKE Amarotzek bigarren garaipena lortu zuen udaberriko txapelketan

Udaberriko txapelketako infantil mailako mutilen lehen multzoan, lehen postua jokatzen zuen TAKE Amarotz taldeak Andoaingo Ganbara taldearen aurka. Aurkari ezezaguna Tolosako mutilentzat, izan ere, inoiz ez dute izan aurkari bezala talde hau.

Hasieran erraz jarri ziren aurretik Erik eta Josuren mutilak, baina partidu gehienetan bezala, beherakada bat egon zen eta Andoaindarrek aprobetxatu zuten markagailuan hurbiltzeko, 13 puntuko alde batetik partidua berdintzea lortu zuten.

Atsedenaldia iritsi zen eta tolosarrek bakarrik bi puntuko aldea zuten, eta hirugarren laurdena ere antzekoa izan zen, TAKE-k erasoan eroso mugitu eta kanastak bilatu baina defentsan kontzentrazio akatsak eta kanasta errazak oparitu.

Azkeneko laurdenean aldiz, partidua aurrera eramateko intentzioarekin atera ziren, eta horrela demostratu zen, defentsan estutu eta erasoan pazientzia erakutsiz azkenean 11 puntuko aldea lortu zuten partidua Tolosara eramateko.

Hurrengo astean Arrasatekoak etortzen dira Tolosara, azken momentuko bajak direla eta jokalariak jokatzeko eta nekatzeko intentzioarekin joan behar dira, ea lortzen dugun hirugarren garaipena segidan!! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu