Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partida irabazia, zentzu guztietan

Goierri KE txiki 31- TAKE Belate txiki 44

Lau aste partidu gabe egon ostean hasi dugu maiatzeko txapelketa eder hau. Aurreko astean deskantsua suertatu zitzaigun eta taldea partidoa jokatzeko irrikaz geratu zen.

Aurkariak aurretik ezagunak ditugu, izan ere, aurretik gure aurka jokatu dute tenporadan zehar. Denei irabazi genien behin edo gehiagotan eta taldeak konfidantza puntu hori bazuen. Baina kontuz konfidantzarekin, beti ez baita ona izaten. Goierri genuen aurkari eta aurretik erraz irabazi genien bi partidetan. Tenporada aurrera joana da eta bai TAKE Belateko gazteek bai aurkariek asko hobetu dute, eta Goierrik, asteburuko aurkariak, erakusteko gogo izugarria erakutsi zuen.

Partido osoan parekatsu joan ginen eta markadorera begiratzen genuen aldiro ia gainean genituen. Lehen laurdenean 8-12 irabazten eta bigarrengoan 20-24. Bigarren laurdena bukatzean partida ona egiten ari zen jokalari batek mina hartu eta dutxara joan behar izan zuen, entrenadorearen errotazioa zailduz. Taldea prest zegoen hutsune hori betetzeko eta esfortzu handia eginez lortu zuten markagailuari eustea 29-32 hirugarren laurdenean. Eta azkenekoan berriz asteetan egiten egon ginen ariketa bati esker bizkarra behin eta berriz irabazten genien eta 2-12ko partzialarekin bukatuta irabazi genuen.

Partida politta eta jokalarien aurrerapauso on bat. Aurkako entrenatzailea ezaguna zen eta nolabaiteko pikea genuen nork irabaziko. Eta bukaeran galdu edo irabazi eskua ematera. Emaitzak ez zuen axola, partida politta izan zen eta ondo jokatua bi taldeen aldetik. Poz bat da horrelako partidoen parte izatea. Eskerrikasko!!

menu
menu