Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EASO BEGITEK 48 - TAKE TOLOSA 51

Partidu serioa eta ondo jokatutakoa.

Hasiera hasieratik eraman genuen partiduko erritmoa eta menpean eduki genituen donostiarrak. Oso ondo ibili ginen defentsan eta erasoko baloi galduengatik ez balitz izango, partidua erabakita eta kontrolpean eramango genuen bukaeraraino.
Atsedenaldian 7 puntu aurretik, hirugarren laurdenean 8 gora eta 3 minutu faltan 10 gora. Baina donostiarrek 10-0 partziala sartu ziguten eta partidua berdinduta minutu bat faltan...Ez ginen urduri jarri, eta jakinda gure joku interiorra indartsuagoa zela, baloiak eraman behar ziren tokira eraman genituen eta partidua aurrera atera genuen.
Partidu serioa eta konstantea ia partidu osoan, eta taldeak heldutasuna erakutsiz.
Taktikoki ere gauza desberdinak egiten momentuoro!

Lan ona.

1, 2, 3, TAKE!!!

menu
menu