Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Goierri 50-42 TAKE Iurre taberna.

Egun politta igande goiz eta eguerdian pasatakoa partidua galdu arren.

Beroketa motza izan zen partidukoa, aurretik jokatu zuten taldeen neurketa luzatu baitzen. Hala ere gogoz eta partiduan kontzentratuak zeuden urdiñak. Lehenengo bost minutuak goierriko gazteentzat izan ziren batez ere defentsa eskasa burutu zutelako tolosarrek. Segituan aldatu zuten jokatzeko modua eta deskantsora partidua irabazteko aukerarekin joan ziren.

Hirugarren laurdenean saskiratzeak txandakatu zituzten eta defentsa gutxi ikusi zen. Hala ere, azken minutuetan erreakzio txiki batez markagailuan gerturatu ziren tolosarrak.

Azken laurdenean saskiratze gutxi, baloi galdu asko eta urretxuarrak bi hiruko jarraian sartuz markagailuan urrundu ziren. Azken bi minutu polittak ikusi ziren tolosarren errakzioarekin baina berandu.

Gazteen gurasoek bazkari ederra prestatu ziguten eta jokalariek opari bana bai Lurdesi eta baita niri ere. Merezi edo ez detaile zoragarria eta eskerrik asko gazte hauei. Azken partiduaren faltan, gogor entrenatuko dugu garaipenarekin bukatzeko.
1,2,3 takeeee

menu
menu