Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

42-30 TAKE ARALAR KIROLAK

Ezohiko ordutegia tokatu zitzaien oraingoan gure neskei, Ostirala arratsaldeko 19:30k.

Donostiako neskak hamabi ziren eta gu, aldiz, zazpi soilik. Bagenekien ondo asko hori desabantaila bat zela, izan ere, guk aldaketa gutxi genituen eta fisikoki askoz gehiago nekatzeko arriskua.

Lehenengo zatia gogotsu hasi zuten bi taldeek baina bigarren zatian burua joan zitzaien Tolosakoiei, pase txarrak, presioatik atera ezinean.... Eta egoera hori aprobetxatu zuten Donostiako neskek. Hori bai Donostiarrek, kanasta azpian huts egindako guztiak sartuko balituzte aldea askoz ere handiagoa izango zen. Errua Tolosakoena defensa kaxkarra egin zutelako.

Hirugarren laurden hasiera ere hala moduz joan zen baina esnatzen hasi ziren Tolosakoak eta aldea murriztea lortu zuten. Laugarrengoan hortxe hortxe egon ginen erremontatzeko baina ezin izan genuen. Azkenean, markailua 12 puntuko aldearekin geratu zen.

Esan beharra dago Tolosakoek garaipena oparitu egin zietela Donostikoei, partidu hau irabaztekoa baitzen...

Datorren asteburuan berriro ere ostiralez jokatuko dugu Tolosan. Ea azken urteko azken partidua gustora eta sentsazio onekin jokatzea lortzen dugun. AUPA NESKAK!!!!!!!1,2,3......TAKE!!

menu
menu