Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

USABALEN JOKATZEN ZUTEN AZKEN PARTIDAN TAKE ERNIOKO NESKEK EZIN GARAIPENIK LORTU

Larunbatean jokatutako partidan azken emaitza 34 – 47koa izan zen Easoko neskentzat.

Aipatu bezala, aurtengoz azken partidua jokatu genuen Usabalen. Easo zen gure aurkaria, hainbestetan elkarren aurka topo egin ondoren bi taldeak konturatzen ginen partidak zuen zailtasunaz. Beroketa gogor bat egin eta partidua hasi zen.

Lehen minutuak ez ziren espero bezain onak izan, horregatik, dinamika txar hori gelditzeko asmotan entrenatzaileok partidua gelditu genuen. Geldiketa horren ondoren beste partidu bat hasi zen. Jarrera, gogoa, intentsitatea… hori zen gure benetako jokoa. Lehen laurdena 6 puntu azpitik amaitu genuen.

Nahiz eta azpitik egon, nabari zen jarrera beste bat zela. Hori aprobetxatuz, defentsa onak, baloi lapurtuak eta kontra eraso azkarrak atera genituen. Horrela, bigarren laurdena irabaziz eta atsedenaldira 3 puntu azpitik joanda.

Ilusio eta gogoz beterik hasi genuen hirugarren laurdena. Minutu on eta txarrak trukatuz pasa genuen laurdena bi taldeek. Horrela, bost puntuko aldearekin iritsi ginen azken 10 minutuetara. Minutu hauetan, gure nesken defentsak ikaragarriak izan ziren baina erasoan ez zuten saskiratzerik lortu. Easokoek minutuak ondo kudeatu zituzten eta aldea handitzen joan ziren denboraren poderioz.

Horrela, Usabalen aurtengoz bukatu dugu. Baina oraindik ere larunbatean izango dugu elkarrekin azken partiduaz gozatzeko aukera. Oso lan ona egiten ari gara, eta taldeak hori nabaritzen du. Lanean jarraitzea besterik ez dago, gogor entrenatuz hobetuko dugu talde arloan eta indibidualki.

Zorionak neskak! Segi egurra ematen!

1,2,3… TAKE!!!!!!

menu
menu