Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZIN IZAN ZITZAION DENBORALDIAK MEREZITAKO BUKAERA EMAN

Easo 02 Aballarri 62- TAKE Amarotz 45

Joan den larunbatean izan zuten infantil mutilek 2015-2016 denboraldiko azken partida. Hau Donostian jokatu zen eta Easo Aballarri izan zen aurkari. Udaberriko txapelketako lehen postua ziurtatuta zuten tolosarrek baina denboraldia garaipen batekin amaitu nahi zuten hala ere.

Lehen laurdenaren hasieran bi taldeak gogotsu hasi ziren donostiarrak aurre hartu zieten tolosarrei baina laurdena amaitu aurretik kalitatezko jokaldi batzuen ondorioz tolosarrak 2 puntu goitik jarri ziren.

Bigarren laurdeneko dinamika oso antzekoa izan zen, saskiratze trukatzeak baina abantaila donostiarren alde. Deskantsura ezer erabaki gabe iritsi zen partidua 29-25 etxekoen alde, ordurarte tolosarrek gaizki jokatu ez zuten arren ez ziren denboraldiko minutu hoberenak izan Taketarrentzat.

Hirugarren laurdena garrantzi handikoa izango zen, partida erabakitzeko momentua. Donostiarrek saskiratzeak lortzen zituztela tolosarrak partidutik atera ziren epaileen erabakien ondorioz, maila gogorreko partidua utzi zuten eta tolosakoek ez zuten egoerara egokitzen jakin.

Azken laurdena antzekoa izan zen, donostiarren gorakadak aurrera jarraitu zuen partidu amaiera arte. Azkenean emaitza Easo 62-45 TAKE izan zen.

Azken partida honek ez du inolaz ere denboraldian zehar egindako lana islatzen. Mutilei zoriontzea besterik ez da geratzen egindako lan guztiagatik, eskerrak eman guk entrenatzaile bezela asko ikasi dugulako beraiengandik eta beraiek guregatik ere ikasi izana espero dugu.

Denboraldi polita izan da, Aupa mutilak! Eta...

1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu