Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Txindoki txikiko jokalariak txikitu egin ziren aurkari on baten aurrean

Saskiaxular 61- TAKE Txindoki txiki 14

Urteko azken partidua, bost jokalari eta aurkari donostiar gogorrak. Hauxe zen pasa den asteburuko Txindoki Txiki taldearen egoera, jokalekura ere berandu xamar iritsi ginen, ordurarte jokatu gabeko zelaia baitzen. Honela, beroketarako denbora gutxi eta jokalari gutxiagorekin partiduaren hasiera iritsi zen.
Lehen zatian aurkaria jaun eta jabe izan zen zelaian, jokoari abiadura emanez gure neskak nekatu eta saskiratze errazak lortu zituzten defentsa gogor eta kontraeraso azkarren bidez. Merezitako atsedenaldiaren ondoren gure neskak gogotsu atera ziren kantxara, baina berriz ere aurkariak jabetu ziren zelaian. Azken laurdenean berriz, aurkariak erritmoa jaitsi eta gure neskak mugimendu tekniko batzuk erabiliz markagailua parekatuagoa izan zen, nahiz eta oraindik kostako taldea aurretik mantendu. Partiduaren amaiera 61-14 markagailuarekin iritsi zen, donostiarrak garaile.

Ez da denboraldi amaiera gozoa izan, partidua zaila bazen are zailago bilakatu baitzen bost jokalari bakarrik agertzean. Izan ditugun gora-behera guztiak alde batera utzirik orokorrean denboraldi politta izan dela esan dezakegu, jokalari nahiz entrenatzaileok asko ikasi baitugu. Urte guztian zehar ez dira gutxi izan gure arteko haserre eta pikeak, baina era berean ez dira falta izan broma eta barreak, batzuetan barre gehiegi akaso.
Denboraldia partidu garratz batekin amaitu bagenuen ere, gaur arratsaldean izango dugun merendolan ederki gozatuko dugu ahoa. Hurrengo urtea pasa dena bezain ona edo hobea izango delakoan, jarraitu horrela neskak!

menu
menu