Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Orekaren balantzan dantzan

Eskoriatzako taldearen aurrean tinko azaldu zen Take uzturre

Joan den larunbatean jokatu zuten denboraldiko azken partida Take Uzturreko neskek Eskoriatzan.

Haseratik partidak nahiko erraza izango zela zirudien arren, nahiko maila paretsuan jardun ziren bi taldeak lehen eta bigarren laurdenetan. Eskoriatzarrak 5 jokalari soilik aurkeztu ziren kantxan eta horrek tolosarren joko erasokorrari mesede egiten zion. Kontuak horrela, apurka apurka lan txukuna egiten saiatu ziren bi taldeak. Ohikoak ez ziren hanka sartzeak garesti ordaindu zituen talde tolosarrak, eskoriatzarrek 8 puntuko abantailaz aurretik jartzea lortu baitzuten. Beste era batera lanean hasteko garaia zen, urduritasunak, tentsioak, nekeak...ahaztu eta lanean hasteko garaia!!! 4. Laurdena 57-57 ko emaitzarekin amaitu zen. Aurkariek 4 jokalari zituzten kantxan ( bat kaleratua izan zen 5 faltekin) eta kontuak gure alde egon arren, nahiko lan izan zituzten norgehiagoka erabakitzeko. Azkenean, aurkariak 2 jokalarirekin soilik geratu ziren eta partida erabakitzat geratu zen gure alde. Hala eta guztiz ere emaitza gure aldekoa zen😜

Denboraldia borobiltzeko partida polita izan zen. Urteko helburuak nota altuarekin gaindituak geratu dira. Joaneko partidetan egindako akatsetatik ikasi eta itzuleran gozatzeko aukera bikaina izan dute bai jokalariek baita entrenatzaileek ere. Polita izan da urtea zuekin konpartitzea, ez galdu zuen irrifar, umore eta ilusioa. Mila esker eta jarraitu saskibaloia maitatzen!

Aupa zuek!

1,2,3 TAKE!!

menu
menu