Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EUSKAL LIGA IZENEKO GOXOKIA

ILUSIOA GOGOA ETA MOTIBAZIO HANDIAK

   Edonork bere talderako nahiko lituzken hiru ezaugarri dira hauek, edonon eta edonoren aurka lehiatzeko indarra ematen duten ezaugarriak, eta gure kadete mutilek zorionez hauetatik nahi adina dute.

Abuztuak 9tik dabiltza lanean “Euskal Liga” izeneko erronkan, saskibaloiean ikasi eta gozatzen. Bertan Baskonia, Unamuno, Loiola…bezalako taldeen aurka aritzeko asmoarekin.

Irailak 10 egun besterik ez zituen lehenengo jardunaldia jokatu zutenean Gasteizen Baskonia talde arabarraren aurka, eta gehiegizko konfidantzak edo erosotasunek, atsedenaldira sentsazio oso txarrekin joatea bultzatu zuten. Aldageletatik bueltan ordea, lanerako arropa jantzi eta lehenengo segundotik defentsan pilak jarriz markagailua irauli zuten, defentsa onei esker, erasoak ere hobeak izanik. Horrela, bigarrengo zatia disfrutatuz garaipena Taketarrentzat izan zen.

Pasa den larunbatean aldiz Donostiako Easo taldea izan zuten bisitari Usabal kiroldegian. Baina honetan, Gasteizen ez bezala sendo eta lanean atera ziren hasieratik. Atsedenaldira 8 puntuz behetik iritsi baziren ere, sentsazioak onak ziren, parean sekulako taldea bait zuten. Baina, bigarren zatian beste taldeak aurrera pauso bat ematearekin batera, Tolosarrak 3 edo 4 pauso atzera egin eta partidutik atera ziren, haserreak eta keinu txarrak kantxaratu eta aukera guztiak desagertu ziren. Emaitza alde batera utzita, nortasuna eta jarrera ona atsedenaldian aldagelan utzi zutela nabaritu zen.

Aste berri bat aurretik, 3 entrenamendu aurretik saskibaloiean ikasi eta gozatzen jarraitzeko eta larunbatean Bilbon dakigun guztia kantxaratu eta entrenamenduetako giro onarekin disfrutatzeko. “La Casilla”, ACB-ko kantxa bat, beste goxoki bat, EA ZAPORE ONAREKIN ITZULTZEN GAREN BERTATIK!

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu