Berrogei minutu gehiegi direnean
Maila berrira ohitzea zaila egiten ari zaio TAKE coach taldeari
Zarauzko Shark taldearen aurka jokatzea suertatzen zitzaion taldeari, astean zehar eginiko lan txukuna asteburuan borobiltzeko asmoarekin joan ziren Zarautz aldera mutilak. Ondo hasi zuten partida, aurkariari gauzak zail jarriaz eta erasoko jokoan ere gauzak txukun eginaz. Gauzak horrela markagailua oso paretsu joan zen.
Hirugarren laurdena amaitu zenean markagailuak berdinketa adierazten zuen, bazirudien taldeak gaurkoan amaiera arte borrokatuko zuela eta bere aukerak izango zituela partida poltsikoratzeko. Baina usteak uste suertatu ziren, azken laurdenean 2 puntu sartu zituen taldeak eta aurkariak erraz lortu zuen garaipena, 49-38.
Esan behar da aurreko astetik emandako hobekuntza handia izan zela, horrela jarraitu ezkero garaipenak berehala iritsiko dira mutilak, jarraitu lanean.