Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eskuetatik ihes

Garaipen garrantzitsu bat lortzeko zorian izan ziren junior mutilak larunbatean

Gozatzea, jarrera egokia izatea, urratsez urrats talde nahiz jokalari
bezala haztea. Horiek izan ziren partida aurretik junior mutilei
entrenatzaileek aipatu zizkien helburu nagusiak. Hauek ondo barneratu zituzten
esanak eta hasierako minutuetan markagailuak laguntzen ez zuen arren, kemenez
eta inteligentziaz jarraitu zuten jokatzen. Eta kasu hauetan ohikoa den legez,
nahigabe partidua lehiatzeko egoeran aurkitu ziren.

Lehen laurdena, 20-9 amaitu zen Donostiako
Askatuak taldearen alde. Erasoan zentzuz jokatzen ari ziren gureak baina
galdutako baloiek ikaragarrizko mina egin zieten eta aurkariek ez zuten huts
egiten aukera errazak emanez gero. Bigarren laurdenetik aurrera, galdutako
baloi kopurua murriztea eta defentsako antolaketa zertxobait hobetzea nahikoa
izan ziren zelaian nagusi izateko. Atsedenaldian 2 puntura gerturatzea lortu
zuten gureek, eta joko hobea egiten ari zirenaren sentsazioa eman zuten
gainera.

Hirugarren eta laugarren laurdenetan,
gorabehera txiki batzuk alde batera utzita, erritmo altua eta defentsak
nagusitu ziren bi aldeetan. Aurkariek jokalari handiak kanpotik jokatzen jarri
zituzten atzeko lana zertxobait sendotzeko eta gureen joko alaiari bidea
mozteko. Gure mutilek aldiz, atzean gogor jarraitu zuten. Berdin zion zein
ziren zelaian zeuden jokalariak, denek ederki barneratua zuten elkarri
laguntzearen kontzeptua eta aurkariek oso zulo gutxi aurkitzen zituzten
saskirantz. Erasoan ordea, ez ziren aukera errazak lortzen eta hori zela eta
azken minutuetara oso parekatuta iritsi zen partidua.

4 puntuko abantaila zuten gureek bi minutu
faltan. Egoera itzela partida poltsikoratzeko. Ez zuten saskiratzerik lortu
azken bi minutu hauetan ordea eta aurkariek aldiz hiruko batekin eta jaurtiketa
libre batekin berdinketa lortu zuten. Luzapena azken minutuen jarraipena izan
zen, aurkariek lan ona egin zuten atzean eta Tolosarrek oso aukera gutxi
sortzen zituzten saskiratzeak lortzeko. Hori dela eta, garaipena Donostian
geratu zen. 

Horren gertu ikusi eta gero, mina eman zuen
galtzeak. Ondo entrenatu eta etorriko dira joko hobea egiteko aukerak. Segi!

 

Ekain > 9 puntu eta akatsen onarpen ona. Ez
zuen egunik onena izan erasoan, baina keinu txarrik gabe jarraitu zuen aurrera.

Imanol > 4 puntu eta lotsagabe.
Errendimendu mailan bikain moldatu daitekela erakutsi zuen. Erasoan zerbait
berezia du.

Iñigo > 3 puntu. Taldeari sendotasuna
ematen dion lan ikusezin asko eta konpromiso itzela. Horrelako jendearekin
urrutira joan gaitezke!

Xabi  > 10 puntu. Taldeak behar duena
ulertzetik urruti dago oraindik, baina eskatzen zaion hori egiteko gaitasuna
duela erakutsi zuen beste behin. Jaurtiketa gutxitan eraginkortasun itzela
erakutsi zuen. Askoz ere erreferente garbiagoa izan behar du, aurrean eta
atzean!

Mikel > 2 puntu. Aurrerapausua emateko gogo
latzak ditu baina denbora behako du, fisikoki jauzia emateko pazientzia beharko
du egin gabe baitago oraindik. Buruak azkar funtzionatzen dio eta ez da erraza
abiadura ezberdintasun horretan ez galtzea. Kar kar kar.

Aitor > 0 puntu. Larunbat gau txarra pasa
omen zuen taldearen norgehiagokan zer gertatuko ote zen pentsatuaz. Indarrak
eman zizkien taldekideei urrutitik eta nabaritu zen. Hurrengoan, presente
izango dugula espero dugu. 

Iker >2 puntu. Honen flash-ak ez dira izozkiak bezain gozoak
aurkarientzat, lan bikaina
atzean eta erasoan baloirik gabe mugimendu inteligente eta oso egokiak.
Paseetan zenbait duda batzuetan. 

Unai
>2 puntu. Irakurketa eta antolaketa, hobetzeko bi alor nagusiak. Atzeko
lana eta erreboteko lana ezin dira dudatan jarri.  Hori bai, honek sofan dela ere badaezpada
eskua askatzen du, eta falta. Kontuz mandoa duena.

Josu
>8 puntu. Izan daitekeen hori erakutsi zuen. Aurrean arriskutsua eta atzean
langile nekaezina. Minutu gehiago jokatzeko prestatu beharko luke bere
gorputza, gainontzean jarrera eta prestutasun bikaina.

Eneko
>9 puntu. Talde joko egoki baten barnean eta aukera onak eta txarrak ondo
ezberdinduz, bere errendimendua esponentzialki aregaotu daiteke. Horretarako,
talde jokoaren oinarriak barneratu eta bere momentua itxaroten jakin behar du. Epaileek
ez zioten ezer lagundu.

Beñat
>4 puntu. Unai Goya eta bera konbinatuz bikote idela lirateke. Atzeko lana
eta erreboteko gogortasuna falta zaizkio, baina saskitik gertu jokaldia
amaitzeko gaitasun ederra du. Gehiago bota behar luke saskira.

menu
menu