Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ERROIBIDE C.D IRUN – TAKE BELATE TXIKI

Pattal hasi ondoren, hobeto amaitu zuen taldeak Irunen

Aurreko astean garaipena lortu ondoren, infantilek Irunen zuten hurrengo lehia, eta aurkaria Errobide C.D. Irun talde indartsua zen. Gogo handiz bidaiatu zuten denek, garaipena eskuratzeko prest.

Hala atera zen hasierako bostekoa, gogotsu. Baina beste taldearen defentsak ez zuen batere erraza jartzen saskiratzea lortzea. Bestalde, gureek defentsan lo ziruditen. Horrela, lehenengo laurdena 14-4 bukatu zen.

Bigarren zatia oso kaxkarra izan zen, bai erasoan eta bai defentsan. Erasoan norberak berea egin nahi zuen, eta defentsan lehen zatiko jarrerarekin jarraitzen zuten taketarrek. Indibidualtasun horrek bakarrik gauza txarrak ekartzen ditu eta atsedenaldira 23-5 iritsi ziren.

Hiru eta laugarren zatiak erasoan beste gauza bat izan ziren, orden gehiago ikusten zen, pase hobeak, mozketak, tiro aukeraketa onak, … baina ez zuten egun ona gure mutilek saskiratzeko orduan, eta horrela zaila da partidoa aurrera eramatea eta azkeneko emaitza 49-16 izan zen.

Benetan azpimarratzekoa da taldekide guztiek eduki zuten jarrera partido osoan zehar, ez zuten etsi denbora bukatu arte, eta hau benetan eskertzeko gauza bat da. Horrelako jarrerarekin ziur urruti iritsiko garela mutilak, segi lanean!!!

1, 2, 3 TAKE!!!!

menu
menu