TAKE Super EKO 54- Easo 04 Mendaur 42
Hirugarren laurden on bati esker Tolosan geratu zen gure mutilen garaipena
Joan den larunbatean Easo taldea bisitari zen Usabalen, eta urtebete gazteagoak izan arren gogor lehiatu zuten gure mutilen aurka.
Partidua nahiko parekatuta hasi zen eta bi taldeek gogor borrokatu zuten, deskantsura nahiko berdinduta iritsiz, 22-20ko markagailuarekin. Baina Takeko jokalariek gehiago emateko gai zirela ondo zekiten.
Hirugarren zatian gogor atera eta entrenamenduan landutako jokaldiak aurrera eramanda izugarrizko lana egin eta markagailuan beste taldearekiko nahiko aldea ateratzea lortu genuen. Laugarren zatian ez genuen berdin mantentzea lortu baina jokalariek ez zuten amore eman eta garaipenak geurea izaten amaitu zuen, 54-42 bukatuz.
Lan handia egin duzue mutilak baina gehiago emateko kapazidadea duzuela argi demostratzen duzue, pixkanaka-pixkanaka gauzak lantzen goaz eta talde handia izatera iritsiko gara.
1, 2, 3, TAKE!!!