Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar kirolakeko kadete neskak, berri onekin

Ikasten jarraitzen dute gure neskek astez aste

Larunbatean Bera Bera Egia genuen aurkari. Beroketarako denborarekin iritsi ginen, pixkanaka-pixkanaka jokatzeko erritmoa hartuz.

Lehenengo bi laurdenak puntu gutxiko markagailuarekin amaitu ziren, atsedenaldira 11-16ko partzialarekin. Takeko jokalariak defentsan fin aritu ziren, baina erasoan erritmo azkarregian jokatzeko joera zuten. Baloia azkar igo eta lasai erasotzeko gaitasuna duen taldea da, argi erakutsi zuten azken bi laurdenetan.

Hirugarren eta laugarren laurdenean defentsan ezin hobeto aritu ziren neskak, bi laurdenetan 4 puntu jaso zituzten soilik. Erasoan, lehen aipatu bezala, lasaiago jokatzen hasi eta gauza politak ikusteko aukera izan genuen.

Azken markagailua 15-48 izan zen Take Aralar Kirolak taldearen alde.

Aipatzekoa larunbateko partidura zortzi jokalarirekin kantxaratu izana, Uxue, Silvia eta Iratiren lesioen ondorioz. Nahiz eta aulkian hiru jokalari soilik eta Iratiren laguntza eduki (eskertzekoa), taldekideenganako animoak etengabe entzuten ziren. Gainera Jasonek egindako falten ondorioz, jokalari gutxiago baten geratu ginen, bost faltekin aulkian eseri baitzen.

Datorren asteburuan ez dugu partidurik izango, baina lanean jarraitu behar da, egunero zerbait berria ikasten omen da eta!

Aupa neskak! 1, 2, 3…TAKE!

menu
menu