TAKE Amarotz 64- Askatuak 24
Infantil mutilen taldeak Usabalen jokaturiko partidan ondo entrenatzen ari direla erakutsi zuen
Larunbat goiza zen eta Take Amarotzek etxean jokatzen zuen Askatuaken aurka. Goiz ederra zuten aurretik eta nahiz eta oso goiz izan partidua, Taketarrak gogotsu zeuden bigarren garaipena jarraian eskuratzeko.
Partidua igaro zen eta jokalari guztiek jokatu eta disfrutatu zuten kantxan, astean zehar egindako lana nabaritu zen. Sentsazio eta jarrera bikainak erakutsi zituzten kantxan eta asteburua asteko modu ezin hobea izan zen.
Bukaerako emaitza nabarmena izan zen etxekoen alde. Baina oraindik lan asko dago egiteko eta jarraitu egin behar dugu aurrera, denboraldia luzea da eta.
Eutsi goiari! 1,2,3...TAKE!!!