Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Txikienek ikasten diraute

TAKE Belate txikikoek lehen hiru laurdenetan eginiko lanari esker garaipena lortu zuten Errenterian igande goizean

Errenterian jokatzen zuten gureek partidua igandeko 9:45tan. Partiduan %100 emateko prest atera ziren kantxara taketarrak, eta lehen bi laurden bikainak egin zituzten. Baloia ondo mugitzen, mozketak egiten, taldekide guztiak partiduan parte hartzen, eta defentsa bikaina egiten....Honi esker, bigarren laurden amaieran 8-14ko abantaila lortu zuten.


Hirugarren laurdenen, defentsa bikaina egiten jarraitu zuten gureek eta atakean ere oso ondo aritu ziren. Gureen defentsari esker, aurkariek zati osoan bi puntu besterik sartu zituzten eta abantaila handiagotzea lortu zuten.


Laugarren zatian berriz, taketarrak kontzentrazio akatxak egiten hasi ziren, eta defentsan despistatuta atera ziren. Atakean ere, urduri jarri ziren eta zati osoan ez zuten kanastarik sartzea lortu. Honen ondorioz, azkeneko laurdenean 8-0eko partziala atera zen.


Hala ere, partidua irabaztea lortu zuten gureek, lehenengo hiru laurdenetan egindako partiduari esker. Datorren astean Tolosan jokatuko dute goizeko 9:00 tan.
Animo mutilak!! 1,2,3 TAKE!!


menu
menu