Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NORTASUNA BERRESKURATU DU TAKE IURRE TABERNAK

Garaipena bezain garrantzia den zerbait irabazi zuten pasa den larunbatean gure mutilek

Easo talde Donostiarraren aurka aritu ziren kadete mutilak aurreko larunbatean, partidu zaila bezain polita, Gaskan jokatzen baitzuten. Aurreko bi partiduak oso txarrak izan baziren ere, aste honetan erronka polita zuten aurrean eta gogotsu agertu ziren Donostiara.

Partidua oso berdinduta hasi zen eta Easotarren hasiera oso indartsu bati, gure mutilek erantzun bikaina eman zioten puntu bakarreko aldea utziz laurden amaieran, eta honekin batera partidua euren eskuetan izango zutela jabetu ziren.

Bigarren laurdenean aurretik izan ziren denbora luzez Tolosarrak, baina honen amaieran Easokoek Taketarren bi minutu kaxkar baliatu zituzten 4 puntuko errentaz joateko aldageletara.

Hirugarren laurden hasieran iritsi ziren arazoak gureentzako, Donostiarrak indartsu atera, eta gureen artean zalantza txikiek ez zieten erasoko erabakiei freskotasunik ematen, ondorioz, saskiratzeko arazoak eta 13 puntuko desabantaila azken laurdenera sartzeko.

Azken laurdenean ordea, berriro suspertu ziren gureak eta nortasunez eta konstantziaz 3 puntura jartzea lortu zuten minutu baten faltan, baina esfortzuak ez zien beraiek nahiko luketen saria eman eta garaipena bertan geratu zen.

Hala ere Taketarrak ez ziren esku hutsik bueltatu, nortasuna berreskuratuta, sentsazio oso onak eta bideo polit batekin, Donostian geratu ziren jokalariak arratsalde pasa. Gure buruan konfidantza izan eta indarberritzeko balio izan zuen arratsaldeak, eta datorren larunbatean, 12:15etan Usabalen Unamuno talde bizkaitarra izango dute parean, gogor aritu beharko dira Donostian jokatutako partiduaren parekoa egitea lortzeko, baino argi dute, ORAIN DA MOMENTUA!

GOGOR MUTILAK….1,2,3…TAKE!!!

menu
menu