Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Ernio saskibaloiaz gozatzen

Aurrerapen egokia darama gure infantil nesken taldeak

Igande goizean Donostiara joan ginen partidu garrantzitsua genuela jakinda. Askatuak taldea genuen aurkari eta lehen momentutik kontzentrazioa, intentsitatea eta hobekuntza handia erakutsi ziguten gure neskek.

Presiotik oso ondo atera ziren eta horren ondorioz, puntu asko lortu zituzten. Horretaz gain, kontraerasoa ez zegoenean, eraso lasaiak eta zentzudunak, baina aldi berean indartsuak, egiteko gai izan ziren.

Betiko intentsitatearekin defendatu zuten eta baloi asko lapurtu zituzten. Baina… beti dago zerbait hobetzeko; oraingoan, urratsak izan dira.

Eskertzekoa da jarri zuten jarrera eta gogoa, saskibaloiaz gozatu zuten gure neskek eta taldeko lana zer den begi bistan utzi zuten. Datorren larunbatean ospatuko dugu...

Jarrai dezagun lanean! 1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu