Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HIRUGARRENA JARRAIAN TAKE UZTURRERENTZAT!

Momentuetako partida

Taldeko jokalari guztiek jokatuko zuten lehen partidua izango zen larunbat arratsaldean jokatutakoa. Donostian izan zen, Benta Berri kiroldegian, Lehen minutuetan tolosarrak izan ziren partidaren jabe 2-11ko irteerako partzial batekin. Lehen laurdenaren azken minutuetan eta bigarrenaren haseran donostiarrak esnatu eta 12-0eko partzial batekin erantzun zuten. Tolosarrek partidua beraien erritmora eramatea lortu zuten berriz ere, defentsa onekin eta eraso lasaiekin. 16-20ko markagailua izango zen deskantsuan.

Hirugarren laurdenean taketarren jokoa izan zen nagusi, baina, markagailuari dagokionez, saskiratze trukaketako laurden bat izan zen defentsan ez baitzuten hainbeste estutu gureek.

Azken laurdena hastera zihoala 7 puntuko abantaila zuten tolosarrek. Laurdenaren hasieran, donostiarrek partida erabaki gabe zegoela demostratu zuten, beraien erritmoa ezarri zuten eta berdinketa lortu zuten. 5 minuturen faltan, tolosarren hiruko batek partidutik atera zituen aurkariak eta definitiboa izan zen 0-7ko partziala ireki zuen. 40 minutuak pasatakoan tolosarrak ziren garaile 34-40.

Taldea hobetzen ari dela agerikoa da, emozioen kontrola hobetzea falta izan zen partiduan, oso minutu onak egon ziren arren, txarrak ere dezente izan ziren. Argi geratu zen baita ere jaurtiketak praktikatu beharrean gaudela, izan ere 19 puntu galdu ziren jaurtiketa libreetan. Lana badago aurretik, baina bide onetik goazela dirudi!

1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu