Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Markagailua, aurkarien mozketen erakusle

RedLine Mekanika Take 55 – 66 Basip Oiarso; Oiarsoren aurka bigarren porrota jarraian

Aurreko partidoa Oiarso Bren kontra galdu ostean garbi genuen A taldeari irabazteko lana egin beharko genuela. Kantxara gogotsu atera ginen partida irabazteko aukera genuela garbi finkatuta. Baina beraiek ere asmo berean zirela garbi ikusi zen. Partidoan garbi ikusten zen joko aldetik errekurtso gehiago genituela aurkariek baino, baina gure defentsak baditu hainbat hutsune, adibidez mozketena.

Aurkariek min asko egin ziguten bai gureak errebotea ixtean, baita besteen mozketetan atzetik geratuta. Gu baino altuagoak ziren eta normalean beraiek hartzen zuten errebotea. Tiroa bakarrik eta gainera errebotea, a zer zortea zuten erasotzaileek.

Aipatzekoa da gure taldeak azken aldian egin duen aldaketa. Batzuk erritmoa hartu dute taldean jokatzerakoan, baina beste batzuk berriz taldearen ardura osoa bereganatzen saiatzen dira, beraien jokoa arrakasta pertsonalera bideratuz, talde bezala hobetzera izan beharko lukeenean. Ea pixkanaka taldea izaera hobetzen joaten garen.

Gainera orain taldeak izen eta babesle berria dituela askoz hobe! jejeje

1, 2, 3, TAKE!!

menu
menu