Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EMOZIOEN KONTROL FALTA

TAKE Uzturre 49- Internacional 48

Kadete nesken bigarren taldeak larunbat goizean Usabalen jokatzen zuen bueltako lehenengo partidua. Goizeko 9-etan jokatzen zuten, ordutegi gogorra denentzat larunbat goiz baterako. Internacionaleko neskak ziren gure aurkari eta han jolastu genueneko markagailua ikusita argi zegoen beraiek beste lasaitasun batekin zetoztela, eta gose handiarekin berriro ere garaile ateratzeko.

Beste partiduetan ez bezela ideia argiekin hasi zuten gure neskek partidua, baina lehenengo 10 minutuak igaro ostean gure neskek lo hartu zutela ematen zuen. Nahiz eta lo hartu hirugarren zatira 10 puntuko abantailarekin iritsi ginen(40-30). Azkeneko 10 minutuetan iritsi ziren urduritasunak. Guk saskiratze bakarra lortu genuen eta ondorioz 2-12ko partziala jaso eta Interrekoak partidua berdintzea lortu zuten. Ondorioz, luzapena.

5 minutu luze eta intentsuak izan ziren, taldea ez baitzen eroso sentitzen. Interrekoak aurre hartu ziguten eta 44-48 gindoazen 2 minuturen faltan. Saskibaloia segundu batzuetan joko guztia alda dezakeen kirola da eta esfortzu handiarekin bi minutu hauetan 5-0-eko partzial bat egin eta garaile atera ginen 49-48.

Atakean aurrerapaso garrantzitsua eman du talde honek. Lehenengo aldiz ikusi ziren gure neskak atakatzeko beldurrik gabe; sarrerak, mozketak eta kanpotik botatzen lasaitasun eta konfidantza handiaz. Agian horrek defentsako intentsitate maila pixka bat jaitsi zigun, baita emozioen kontrol falta.

Bide egokitik goaz, aurrera jarrai dezagun gogoz!

menu
menu