Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SUPER AMARA OIARSO 29 – 18 TAKE ERNIO

Urte osoko partidarik onenak ez zuen aldeko emaitzarik izan

Larunbat goizean jokatu zuten Tolosako infantil neskek Errenterian. Partidu borrokatua izan zen hasieratik amaierara arte, bukaeran egindako huts egiteek partida baldintzatu zutelarik.

Aste guztian ikaragarrizko lana egin zuten TAKEko neskek, aspaldian eginiko onena. Gogotsu abiatu ziren hortaz larunbatean, lanerako botak jantzi eta partidua borrokatzeko asmotan. Bidean majina bat arazo izan ziren, bidetik galdu, baten batek behar baino desafinatuago kantatu… jaja.

Halako batean topatu genuen kiroldegia, berotu eta partidua ekiteko prest. Lehenengo berrikuntza, KANTXA HAUNDIAN jolastu behar zuten! Bigarrena, aurkari bezala bi torre moduko jokalariak. Ez dakigu zergatik baina TAKEk ez ditu horrelako jokalariak “fitxatzen”… Barazki gehiago jan beharko ditugu agian…

Partidua ikaragarri joan zen. Emaitza aldetik galdu egingo zuten bai, baino jarreragatik… Denboraldi guztiko partida hoberena izan zen alderdi honetatik. Baloi guztiak borrokatu zituzten, tiro aukera onak bilatu zituzten… Horrela bai!

Amaieran erasoan ez zuten asmatu eta Oiarsokoek abantaila lortu zuten. Partida txukuna neskak, horrela jarraitu behar dugu!

AUPA TAKE!!

menu
menu