Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Askatuak haundi arrosa 19- TAKE Ernio 35

Donostiara eginiko bixitan lan politta egin zuten infantil neskek

Aste honetan igandean jokatzea egokitzen zitzaion Take Ernio taldeari, Donostiako Askatuak Haundi Arrosa taldearen aurka. Beroketa on baten ondoren, neskak gogotsu aritu ziren berrogei minutuz. Entrenatzaileek esan bezala, irabazteko partida zen, eta baita lortu ere, 19-35 azken emaitza.

Lehen hiru laurdenetan eroso aritu ziren neskak, joko eta jarrera on baten ondorioz. Azken laurdenean berriz, puntu batez galdu zuten, baina ordurako partida erabakita zegoen, garaipena Tolosarrentzat.

Garaipen garrantzitsuaz gain, aipatzekoa neskek duten jarrera eta ikasteko gogoa, bi hauek baitira etorkizunean talde on bat izateko oinarrizkoak.

Aupa neskak! 1, 2, 3…TAKE!

menu
menu