Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar kirolakekoak sendo Donostian

Internacional Mons 28- TAKE Aralar kirolak 56

Aurreko asteburuko atsedenaldiaren ostean neskak gogotsu zeuden partidurako. Oraingoan CD Internacional 02 Mons genuen aurkari. Aipatzekoa taldean bi jokalari gehitu zirela, Garoa eta Maria hain zuzen ere. Gainera, Irati ere aulkitik animatzera etorri zen.

Lehen bi laurdenetan bai erasoan eta bai defentsan neskak gogor aritu ziren, 7-26ko abantaila lortuz. Aipatzekoa Mariak zazpigarren minutuan, lapurtutako baloi baten ostean, sartutako saskiratzea.

Atsedenaldian entrenatzaileak oso harro zeuden neskak kantxan erakutsitako jokoa eta jarreragatik. Baina hirugarren laurden hasieran nesken jarrera pixka bat jaitsi egin zen, errebotea hartzeko lanik ez zuten egiten. Beraz, baloia etengabe beste taldearentzat, beraien saskiratzeak erraztuz.

Azken emaitza 28-56 tolosarren alde. Bukaerako sentsazioa ere positiboa izan zen, errebotearena kenduta, jokoan gauza berriak eta ondo hartutako erabakiak ikusi baitziren.

Bi asteetan ondo entrenatzearen ondorioz, partidua irabazteaz gain, neskak kantxan jokatzen disfrutatu zuten! Gogor entrenatzen jarraitzera neskak!

1, 2, 3...TAKE!

menu
menu