Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO – LEK OINTXE HAUNDI

Ikaragarrizko partidua jokatu zuten larunbat goizean TAKEko neskek.

“Urduri al zaudete neskak?” Hori izan zen partidua hasi baino lehen entrenatzaileak jokalariei botatako galdera. Hauek ezetz, partidua jolasteko ikaragarrizko gogo zutela. Aurreko asteko entrenamenduak bikainak izan ziren, larunbatean, liderraren aurka jolastu behar baitzuten.

A zer nolako lehen zatia! 20 minutuz ikaragarrizko lana egin zuten gure neskek. Egia da erasoan ez zutela asko asmatu, baino defentsa ikaragarria izan zen, baloi guztiak borrokatu zituzten... Liderra estu eta larri kantxan, tolosarrak une oro borrokan, bikaina!

Bigarren zatia oso luzea egin zitzaien gure neskei. Arrasatekoen presioa medio, takekoek zenbait baloi galdu zituzten, aurkariak goruntz joan ziren heinean. Laugarren zatiko azken minutuan markagailuan 1 behera tolosakoak. Orduan galdetu zuen entrenatzaileak: “neskak, urduri al zaudete?”.

Horrelako egoerak ez dira sarritan bizitzen. Neskek azken jaurtiketa bat lortu zuten partidua berdintzeko baina ez zen posible izan. Baina zer? Sartu ala ez nesken partidua txalotzekoa izan zen, gainera, eguraldi bikaina, kaldereroak gozatzeko prest…

AUPA NESKAK, HAU DA BIDEA!!!

menu
menu