Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AXULAR LIZEOA – TAKE ERNIO

Partiduko azken minutuetan jasotako bi saskiraketek, aurretik egindako lana zapuztu zuten.

Iñauteri ondorena beti izaten da berezia. Txilaba armairuan utzi eta saskibaloi zapatilak hartu, aurreko egunetan jan eta edandako guztiari buelta ematea... Gainera, entrenamendu bakarrarekin. Baina zer demontre, motxila ilusioz bete eta Donostira abiatu ginen larunbat goizean.

Gure neskentzat ez ohikoa den kantxa batean jolastu genuen, gaizki ohituta baikaude, kiroldegietan jolastera ohitu baikara. Frontoi batean jolasteak duena gozatzeko aukera izan zuten neskek. Eguraldi freskoari aurre egiteko txukun berotu eta partiduari aurre egiteko prest.

Partidu orekatua izan zen orokorrean. Bi taldeek hutsegite asko egin zituzten saski azpian, baloi dezente galdu... Urduritasuna nagusi. Orain gu bi puntu aurretik, gero atzetik... Urte guztian zehar landutako zenbait gauza agerian gelditu ziren; presiotik bikain atera ziren, jaurtiketa libreetan asmatu zuten…

Azken minutuetan zortea euren kantxara joan zen. Eguraldia haserretu egin zen, kazkabarra… Giro desegokia kantxan. Horren erakusle, azken momentuetan bi hiruko saskiratu zituztela donostiarrek. Azken segundora arte borrokatu zuten infantil neskek.

Emaitzak iritsi behar badute, iritsiko dira. Bagoaz pixkanaka.

AUPA NESKAK!

menu
menu