Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurrera begira

Jarrera galtzen ez den zerbait dela erakutsi zuten berriro ere infantil neskek, larunbat goizean Tolosan jokatu zen partidan.

Aste zaila izan da orokorrean geure neskentzat. Ikasle, saskibaloi jokalari eta abarren gainetik pertsonak garela gogorarazten duen aste horietako bat. Gorabeherak medio, larunbat goiza iritsi zen eta gure neskak kantxan zeuden berriro ere, borrokatzeko asmoz.

Talde honen aurka jokatutako aurreko partida ere ikaragarria izan zen. Ez dakigu zergatik, aurkari honen aurka gure neskek bestetan erakusten ez duten jarrera eta borrokatzeko grina erakusten dute. Baloiak borrokatu, erreboteak lortu, baloiak galdu… Bikaina.

Azkenaldian buru belarri aritu dira amaierak lantzen, puntuak pilatzea asko kostatzen baitzaigu. Larunbatean egindakoaren erakusle, 42 puntu sartu genituen Super Amara Oiarso taldearen aurka. Tamalez, ez ziren nahikoak izan, aurkariak saskiraketaren bat gehiago lortu baitzuten.

Emaitza alde batera uzten saiatzen gara beti. Emaitzarik onena, gure neskak zentzuz kantxaratu zirela, nahiz eta astean zehar bizitzak ez erakutsi bere alderik ederrena. Esperientzia hauetatik ikasten ere ikasi behar da, dena ez baita saskibaloia.

Bikain ari gara neskak, animo!

menu
menu