Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PENTSATUZ SUNTSITU, EKINEZ ERAIKI. JARRAITU!!!

Bigarrenaren bidean jarraitzen dute Euskal Ligako mutilek.

Galdu gabe zen Loiola Indautxu talde Bilbotarra izan zen larunbatean Usabal kiroldegian bisitari. Bigarren fasean galdu gabe jarraitzen duen taldea izanik eta Espainiako txapelketarako txartela lortua dutelarik lehia gogorra izango zela aurreikus genezakeen.

Indartsu eta kontzentratuta atera ziren gureak, inongo beldurrik gabe, gauzak ondo egiteko gai direla jakitun. Jarrera bikaina erakutsiz lehen zati serioa egin zuten, erasoan euren indarguneak bilatzen, saskira indartsu sartuz jokalari handien bidez mina egin eta kanpoko jokalarien jaurtiketa onak oreka eman zion etxekoen taldeari. Hala ere, defentsan zulo handia erakutsi zuten Taketarrek erreboteen alorrean eta honek atsedenaldira 4 puntuz azpitik joatea suposatu zuen.

Bigarren zatian, hirugarren laurdenak ildo beretik jarraitu zuen, oso gogor defentsan eta erasoan landutako saskiraketak iristen ziren Tolosakoen eskutik, baino defentsan egindako falta guztiek Bilbotarrek aurretik jarraitzea baliatzen zuen, jaurtiketa libreen marratik fin ibili baitziren kanpotarrak.

Azken laurdenean lau puntuko desabantailaz sartu ziren gureak, baino laugarren laurdena hastearekin batera itzali zen sua gureen defentsan, eta akats pare baten ondorioz Loiolakoek aldea hartu zuten markagailuan hiruko jaurtiketetan asmatuz. Amaiera eroa izan zuen norgehiagokak eta honek ez zuen mesederik egin etxekoen taldean, burua hotz mantentzen ikasi behar dugu denok. Ligako liderraren aurka 30 minutu oso onak egin ondoren, azken laurdena disfrutatzea falta izan zen.

Bi partidu geratzen dira Euskal Ligako denboraldiari amaiera emateko, asteburu honetan Bilbon jokatuko dute Bilbao Unamunoren aurka eta hurrengo asteburuan Baskoniaren aurka itxiko dute Euskadiko 6 talde hoberenek osatzen duten kadete mailako liga, asteroko lanean arituz lortu zuten merezitako saria. Disfrutatu bi partiduak, ondo pasa eta jarraitu dezatela ikasten saskibaloiak eskaintzen digun guztiaz.

menu
menu