Lek Aresko Haundi 27-32 Take Ernio
Txip aldaketa beharrezkoa izan bazuten ere, infantil neskak garaile Aretxabaletan
Asteari bukaera emateko bildu ziren gure neskak igande goizean. Bide luzea genuen aurretik Aretxabaletara iritsi arte eta zorabio batzuk zirela medio, beroketari hasiera eman genion. Begi bistan geratu zen Kung-fu jolasan entrenatzaileak garaitezinak garela…
Partidua ez zen uste bezain ondo hasi, txip aldaketa eskatu ondoren gauzak bere lekuan jartzen joan ziren. Pare bat aldiz eskatu behar izan genuen, pase txar eta intentsitate faltaren ondorioz. Ea hurrengoan ez den beharrezkoa! Hala ere, tolosarrak aurretik joan ziren partidu osoan zehar nahiz eta nahiko parekatua izan, aurkariek gogor estutzen baitzuten.
Txikikeria horietaz aparte, entrenamenduetan egindako lana fruituak ematen ari da eta saskibaloiaz gozatzeko gogoa nabari da entrenamendu eta partiduetan. Denboraldiko azken txanpa dugu aurretik eta lanean jarraitzea besterik ez dugu!
Ondo pasa eskiatzen eta besteak… 1, 2, 3 TAKE!!