Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AUSARDIAZ AURRERA ERAMANDAKO PARTIDUA

67-30ko emaitza lortu zuten Take Txindokikoek.

Asteburu honetan Landaberri Txikiren aurka jolastea egokitzen zitzaien. Aurretik ezaguna zuten taldea eta aurreko emaitza ikusita partidua parekatsu joango zela zirudien. Gainera, 5ek bakarrik jolastu behar zuten, eta horrek partidu osoa jolastea ekartzen zuen.

Hala ere, neskek beldurrak alde batera utzi eta partidu on bat jokatzeko prest atera ziren. Jokalariek bazekiten aurkariek kontraerasoekin min handia egin ziezaieketela, baina ezagutza hori abantaila bezala erabili zuten defentsan horretan arreta jarriz.
Erasoan aukera zuten bakoitzean jaurtitzen zuten eta sartzen ez bazen ere, ez zuten burua jaisten eta berriro saiatzen ziren. Hori bai, saskiratzea kontuan hartu gabe, jaurtiketa aukera ona edo txarra den aukeratzea falta zaie, beti ez baita aukera ona saskira botatzea.

Aipatzekoa da, 5 bakarrik izanda partidua aurrera eramateko erakutsi zuten gogoa eta intentsitatea, miresgarria. Segi ezazue horrela!!
1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu