Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPENA 2. FASEA HASTEKO

Luzapenean irabazi zuten partidua tolosarrek.

Larunbat goizean, astebeteko deskantsoaren ondoren, berriro itzuli ziren txapelketara Take Uzturrekoak. Aurreko fasearen amaiera lesioek azpimarratutakoa izan zenez Nerea S, Paula eta Nerea A. ez zeuden jokatzeko moduan. Horri Maialenen hutsunea gehitu behar zitzaionez infantilen laguntza jaso genuen Loinazen eskutik.

Goierrikoen aurkako partida ezin hobe hasi genuen, hiruko batekin hasi eta 9-0ko partziala lehen 6 minutuetan. 2. laurdenean ordea gauzak ez ziren hain ondo joan, defentsan intentsitatea jaitsi genuen eta erasoan zonakako defensa ez genuen haustea lortu, lehenengo laurdenean erraz erasotu genuena. Laurden hau 6-18 galdu genuen deskantsura 18-21eko markagailuarekin joateko.

2. erdiko jarduna lehenengoaren pareko izan zen, beroketaren ondorengo laurden on bat, eta markagailuan ihes egitearekin batera defensako intentsitatea jaitsi eta Goierrikoen partziala. 40 minutu ez ziren nahikoa izan taldeetako bat gailentzeko, 41-41, beraz, luzapena.

Luzapenean goierrikoen defentsa aurreko 40 minutuetako bera izan zen: 3-2 zona, baina, oraingoan tolosarrek entrenatzaileei kasu egitea erabaki zuten. Azkenean tolosarrak garaile 53-49!

Azpimarratzekoa partidu guztian zehar entrenatzaileek diskurtso bera erabili arren, momentu isolatu batzuk bestalde, ez zutela jokalariek nahi zutena egitea lortzen. Beste behin erakutsi genuen defentsan gogor garenean erasoan gauzak argiago ikusten ditugula.

Animo nexkak!! 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu