Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Txindokiren partidarik zailenetakoa

10. garaipena segidan lortu zuten.

Jardunaldi hau zailenetakoa izan zen, Lek Ointxeren aurka baitzuten. Take Txindokikoek garaipen bat gehiago besterik ez zuten eta bazekiten partida irabaztea beharrezkoa zela lehen postua ziurtatzeko.

Hori dela eta, oso urduri atera ziren kantxara. Inoiz baino pase txar gehiago eman zituzten eta, ondorioz, erasoko zelaira iristen ziren kantitatea murriztu egin zen. Defentsako presioan baloi asko lapurtu zituzten, baina horietako asko ere galdu egin zituzten baloia askatzeko presa dela eta. 3. zatitik aurrera, pase txar kopurua txikitu egin zen eta jokoari lasaitasun pixka bat eman zioten. Hala ere, baloi asko galtzen jarraitu zuten.

Bestalde, partida osoan desabantaila handia ikusi zen errebotean. Take Txindokikoei ahaztu egiten zitzaien jaurtiketa baten ondoren errebotearen bila joatea. Hortaz, Arrasatearrek askoz ere aukera gehiago zituzten erasoaldi bakoitzean. Orokorrean, nahiko joko antolatu gabea izan zen.
Bukaerako emaitza 37-17 izan zen Tolosarren alde. Zoritxarrez, azken zatian Iratik orkatila bihurritu zuen, eta orain indarberritzea tokatzen zaio. Animo Irati!
Partiduko akatsak aurkitu eta lanean jarraitzea tokatzen da, beraz.
1,2,3 TAKE!!

menu
menu