Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa TAKE urrats bakarrera geratu da

Añorgan jokaturiko partiduan zaletuen oihu eta animoek gure neskak kikildu zituzten

Añorga Saskibaloia A genuen aurkari oraingoan ere, lauko finalera sailkatzeko azken aukera genuen igandean. Partida bost punturengatik gutxienez irabazi beharra zegoen.

Lehen minututik jokalariak gogotsu eta lehiakor zeuden, partiduan %100a emateko gogoz. Bagenekien zein izan ziren jokatutako aurreko partidan egindako akatsak eta gauzak ondo egiteko nahia nabaria zen. Beroketa on baten ostean partidua hasi zen.

Lehen bi laurdenetan partidua tolosarrena izan zen, kalitate gehiagoko taldea zirela erakutsiz. Atsedenaldira 12-21eko markagailua.

Arazoa atsedenalditik bueltan etorri zen, gradak eta kantxa ikuslez bete ziren, soinua, builak, sentitzen zuten presioa nabaria zen jokalarien aurpegietan. Azken emaitza 49-46. Lauko finalera sailkatzeko aukerak eskuetatik alde egin zigun. Pena bat partidua horrela bukatu izana, ez emaitzagatik bakarrik, baita kantxan zegoen egoeragatik ere.

Aldagelan saskibaloia tolosarrentzat garrantzitsua zela ikusi zen, baina bertan aipatu bezala: horrelako egoeretatik ikasten da gehien. Beraz, burua altxa eta geratzen zaizkigun partiduak gozatzea besterik ez zaigu geratzen.

Aupa neskak! 1, 2, 3…TAKE!

menu
menu