Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BUKATU DA…

Take Ernioko neskek larunbat goizean amaitu zuten denboraldia, Atletico SS taldeari 39-46 irabazita.

Duela ia ezer hasi ginela uste genuen guk, baina konturatzerako maiatza erdialdera iritsi gara, irailean hasitako abenturari amaiera emanez.

Irailean ez genuen ia elkar ezagutzen. Entrenatzaile berriak eta jokalari berriak; saskibaloiak soilik elkartzen gintuen. Hasieratik jarritako helburua izan zen saskibaloiaz gozatzea, egunero pixka bat hobetuaz, ikasteko gogoz une oro.

Larunbatean jokatutako partiduak urte osoko lanari ikaragarrizko amaiera eman zion. Aurreko asteko gainbehera atzean uzteko asmoz kantxaratu ziren jokalariak. Eta nola gainera… TAKEko neskek erakutsi zuten irailetik hona egindako garapena handia izan dela. Urratsik ez zuten egin apenas, baloia ikaragarri ongi mugitu zuten, jaurtiketak egiteko ausardia bilatu zuten eta garrantzitsuena, hainbestetan entrenatzaileek errepikatzen zuten jarrera kantxaratu zuten.

Taldekideak elkar animatzea, baloi guztiak borrokatzea, inguruekiko errespetua azaltzea… Hori izan da taldeko entrenatzaileek irakatsi nahi izan dutena, saskibaloia emaitza bat baino gehiago dela.

Entrenatzaileon partez, eskerrak gure neskei eta euren ingurukoei, partiduetara animatzera etortzeagatik eta saskibaloia horren erakargarri egiteagatik. Ikaragarri ondo aritu gara, umoreak eta heziketak elkar eragin dezaketela erakutsiaz.

Aupa neskak, denboraldi bikaina, gora zuek eta goxoki denda inguruan pasatzen dituzuen milaka orduak!!

1,2,3 TAKE!

menu
menu