Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saskibaloiaren boterea

Amaitu da denboraldia TAKE Iurre tabernarentzat

Batek daki zenbat buruhauste aurreko ekaina, uztaila eta abuztuan zehar, orain, bukatzear dagoen denboraldi zoragarriari hasiera eman aurretik. Sentimendu kontrajarriak, beldurrak, oroitzapen oso onak, zalantzak, ilusioa, lanean hasteko gogoa…eta nerabezaroan buru-belarri sartuta zeuden 13 jokalari. A zer nolako 13 jokalari…earrak, autentikoak!

Udara primerakoa pasa bitartean, gehienek buruan genuen udara ondoren zetorrena eta batzuk buru hausteak genituen bitartean, besteek etxeko lanak egiten zituzten oporretan. Abuztuak 8 elkartu zen taldea aurrenekoz, ez ginen denak, baino egun hartan hasi zen beranduago HARMANOS izeneko 11 jokalariko koadrila izatera iritsi dena ekoizten.

Irailak 10etik urtarrilak 15a bitartean iraun zuen denboraldiaren lehen zatiak. Euskal Ligako lehen fasean bosgarren postua eta Euskadiko hoberenen artean jokatzeko txartela. Lan txukuna eta hoberena iristear!

Denboraldiaren bigarren zatian garaipenak lortzea zailagoa izan zen. Euskadiko 6 talde hoberenen artean lehiatzea ez da eta gauza makala! Baino kantxa barruan jasotako porrotak, kantxatik kanpoko istorioak bihurtu zituzten artista hauek!

Euskal Liga amaitu eta Gipuzkoako txapelketa iritsi bitartean taldekide batzuk Bretañara joan ziren elkartrukera. Besteak aldiz, showtime –a ekarri zuten usabal kiroldegira Slam dunk contest bat eginez.

Eta azkeneko aste hauetan, Gipuzkoako txapelketarekin batera berriro garaipenak gurera bueltatu dira, Easo Begitek talde Donostiarrari irabazi ezin, baino egindakoaz inoiz baino harroago Gipuzkoako azpitxapeldunaren postua eskuratu dugu.

Eta orain, ondorioak ateratzeko momentuan zer?

Beste edozein taldek baino ordu gehiago sartu dituzue, gure entrenamenduak, prestaketa fisikoa, juniorrekin entrenatzera joan, EBAko taldearekin, teknika indibiduala…eta erantzuna paregabea, ez da kasualitatea izan Gipuzkoako talde hoberenaren txapela lortzear geratzea. Aparteko jokalariak izan zarete urte guztian zehar, eta bide horretatik datozen urteetan apartagoak izango zarete. Zorionak mutilak, hoberena merezi dezute!

Gauza pilo bat burura, ia denak onak, edo dibertigarriak, barregarriak. Kontatu daitezkeen istorioak ( Gasteizeko bazkaria, margolari lanak, Slam dunk contesta…), kontatu ezin direnak (Donostiko atsedenaldia, inauterietako abenturak, kebabeko afariak…) eta ni jakitun ez naizen beste asko ere bai, ziur. Guretzako gordeko ditugun istorioak, saskibaloiak eman dizkigun istorioak, elkarri eman dizkiozuen esperientzia paregabeak mutilak! Saskibaloiak batu duenak, ez dezala beste ezerk hausi!

Epe motzean, geratzen zaigun hilabetean, goazen istorioak pilatzen jarraitzera!

Mila esker denei, More.

menu
menu