Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa TAKEk amaitu du denboraldia

Denboraldiaren zenbait kontu aipatzen dira jarraian

Entrenamendu asko eta hogeita lau partidu jokatu ondoren, atzera begiratzea geratzen da soilik, denboraldia amaitu baita jada. Take Aralar Kirolak izenarekin hasi ginen, baina Panelfisa Take izenarekin amaitu dugu, afarian ondo abestu zuten bezala.

Hasieran hamaika jokalarirekin hasi zen taldea, baina lesio garrantzitsuen ondorioz Silviak eta Uxuek ezin izan dute jokatu. Hala ere, eskertzekoa Uxueren laguntza aulkitik, ahal izan duenean partiduetara agertu baita. Gainera berri on bat, pixkanaka entrenatzen hasi da! Datorren urtean berriro kantxan izango dugu!

Lesioen ondorioz taldea bederatzi jokalarirekin geratu zen, denak ezinbestekoak taldeko giro ona eta jokoa izan den bezalakoa izateko. Jokalari bakoitzak bere berezitasunak ditu: 4- Irati: botearekin ematen duen pasea, WhatsApp taldean hain argi idazten dituen mezuak eta azken partiduan aurpegian zuen “zauria”. 6- Iratxe: ipurdiaren indarrarekin jaurtitzen dituen hirukoak, eta sartu gainera! 7- Saioa Jauregi: “SaioJa” ezizenez deitua, inoiz irribarrerik falta ez zaion neska, eta noizbehinka ezusteko galderak egiten dituena. 8- Saioa Sanchez: “SaioaS” ezizenez deitua, esku aldaketak atzetik egitea gustatzen zaion neska, eta bai ondo eginda! 9- Aiora: taldeko txikiena, “pequeña pero matona” eta baloiak lapurtzeaz nekatzen ez den jokalaria. 10- Maialen: intentsitatez beteriko jokalaria, uztaiera ia begiratu gabe jaurtitzen duena, baina barrura! 12- Olaia: geldiezina den jokalaria, jaurtiketa egin eta errebotea berarentzat! 14- Garoa: kontraerasoak ezin hobeto bukatzen dituen jokalaria. 15- Jasone: jaurtitzeko keinua egin eta sarrera, edo jaurtiketa eta barrura! Aipatzekoa eta eskertzekoa taldea osatzen lagundu diguten jokalariak, Garazi, Zuriñe eta Maria.

Entrenatzaileak ere geure ezberdintasunak eta iritziak ditugu, baina talde hau entrenatzea plazer bat izan denarekin guztiz ados gaude. Jarraitu umore, irribarre, gogo eta ilusio horiekin neskak!

Aupa ekipo! 1, 2, 3…TAKE (Panelfisa)!

menu
menu