Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE TXINDOKIK ERE BUKATU DU DENBORALDIA

Azken partiduan garaipena lortuta eman zien agurra urteari.

Seguruena kalitate eta joko aldetik ez zen nesken partidurik onena izan, baina aurkarien akatsak aprobetxatu zituzten eta kontraerasoei esker puntu asko lortu zituzten. Saskira begira ere, portzentaia nahiko ona izan zen.

Defentsan presioaz gain, hobetu dutela erakutsi zuten. Aurreko partiduetan presionatu egiten zuten eta eroso eta seguru sentitzen ziren. Presioa alde batera uztean, ordea, galduta sentitzen ziren. Oraingo honetan, ez zuten presioa erabili eta hasieran besteentzako abantaila bihurtu zen, tolosakoen defentsan hutsune asko baitzeuden. 3.zatitik aurrera, aldiz, akatsak lokalizatu eta defentsa gogor eta eraginkorra sortu zuten.

Bukatzeko, Donostian bazkaldu eta eguna pasa genuen bertan. Oso egun politta izan zen. Urte osoan egin duten aurrerapena ikaragarri handia izan da; taldekide guztiena. Lehen urtea izan da askorentzat, baita entrenatzaileentzat ere, eta asko ikasi eta disfrutatu dugu denok. Taldean sortu den giroa ere ezinhobea da.
ZORIONAK ETA MILA ESKER DENOI!!!

menu
menu