Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Konpetizio falta

Beste porrot garrantzitsua kadeteentzat

Redline Mekanikako kadeteak aurreko asteko egoera konpondu nahian bidaiatu zuten Donostira Askatuak taldearen aurka jokatzera, Igande goizean.

Ordutegia eta bestelako arrazoiengatik lo atera ziren Tolosarrak eta lehenengo bi laurdenetan errenta haundia eman zien donostiarrei. Atzean hortzak gehiegi estutu gabe eta erasoan buru gabe jokatzen eta presa handiarekin.

Hirugarren eta laugarren laurdenean pelikula zerbait aldatu egin zen eta presiorik gabe askoz hobeto jokatzera iritsi ziren, batez ere erasoan, baino defentsako gabeziak oraindik ikusi ziren. Aipamen berezia bezala Aitor Tejedor izan daiteke, idartsu defentsan eta produktiboa erason.

Bukaerako emaitza 30 puntuko diferentzia izan zen askatuak taldearentzat.

Tolosako taldea bere jokoa definitzeko lan asko geratzen zaio oraindik, ea entrenamenduen laguntzarekin lortzen duten taldea sendotzea eta talde bezala gehiago jolastea. Kalitatea badago, ordena falta da. Oraindik hasiera da, denbora dago baino azkar erreakzionatu behar dute. Animo mutilak!

menu
menu