Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE PANELFISAK HASIERA EMAN DIO 2017-18 DENBORALDIARI.

KADETE NESKEK LEHEN PARTIDUA JOKATU ZUTEN LARUNBATEAN!

Kurtso hasierarekin batera hasiera eman diogu saskibaloi denboraldiari. Urte luze bat aurretik izanik, gogotsu hasi gara. Larunbatean usabaleko polikiroldegian hasi genuen kadete nesken ibilbide hau. Ez ohikoa den moduan, goizeko 8etan elkartu ginen beroketa egiteko. Izan ere, partidua goizeko 9etara aurreratu zen. Beroketa on bat egin eta partidua hasi zen. Berriro ere bueltan ginen, udan “pilak kargatu” ondoren saskibaloiaz gozatzen beste urtebetez.

Partiduaren inguruan, nesken jarrera izan zen azpimarragarriena. Momento oro borrokatzeko izaera kantxan islatu zen. Aurkari moduan Zarautzeko neskak genituen aurrean, talde benetan sendoa. Lehen laurdena oso borrokatua izan zen, defentsa sendoak eta erasoan akats nabarmenak ikusi ziren. Hala ere, aurretik jarri ginen markagailuan. Bigarren laurdenean erasoan genituen ideiak bukatu zitzaizkigun eta Zarauztarrek aldea jarri zuten markagailuan. Bigarren zati osoan zehar ondo borrokatu genuen eta laurdenak irabazi ere, nahiz eta bukaerako markagailua ez zen gure alde gelditu.

Aipatzekoa da ere, larunbatea Garoa eta Alaitzek ezin izan zutela gurekin egon, beraien babesa genuen arren. Emaitza ororen gainetik, entrenamentu eta partiduetako minutu on guztiekin geratzen gara. Lan ikaragarria dugu aurretik bai, baina dugun gogoa ere horrelakoa da. Edonorekin konpetitzeko gai garela erakutsi genuen larunbatean, eta horrela jarraituko dugu! Astearte honetan entrenamendu berri bat ikasten gozatzeko eta gozatzen ikasteko!

Hau da bidea neskak! Jarraitu egurra ematen! 1,2,3... TAKE!!!!

menu
menu