Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ESKUAK JAISTEN DIRENEAN...

“Zapore gazi-gozoa”

Larunbatean Ordizia K.E. taldearen aurka borrokatzen genuen. Behingoz taldeko kide
guztiak elkartu ginen, Leirek, Saioak eta Uxuek aulkitik lagundu ziguten. Kantxan,
berriz, Sararen eta Maialen Conderen laguntza izan genuen.

Beroketa on baten ostean partidua hasi zen, laugarren minutuan 0-7ko markagailua
tolosarren alde. Bigarren laurdena ere tolosarrak irabazi zuten, atsedenaldira 15-20ko
markagailua.

Atsedenaldira arte baloia mugitzen genuen, erasoan agresiboak ginen, defentsan estutu
egiten genuen... Hirugarren laurdenetik aurrera, ordea, jokoa guztiz aldatu zen, erasotzeko presa genuen, baloiak galtzen genituen, defentsan baloiari begira geratzen ginen... Partiduko azken emaitza 54-49koa izan zen.

Partiduak 40 minutu ditu, borrokatu behar diren 40 minutu. Larunbatean argi ikusi zen
eskuak jaisten direnean partiduak eskuetatik alde egiten digula. Laburbilduz, partidu
amaieran zapore gazi-gozoa genuen, lehen bi laurdenekin oso pozik, baina azken
zatiarekin pentsakor.

Orain gogor entrenatzera emaitzak etorriko dira eta!
Aupa neskak, 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu