Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Adorearen garaipena

Atletiko talde donostiarraren aurka jokatu zen partida goizeko 10:30etan Usabalen.

Jakin bagenekien talde gogor baten aurrean aurkituko ginela eta gogotik lan egin beharko genuela,
eta halaxe izan zen. Emaitzak aurkakorik adierazten badu ere, lan bikaina egin zuten gure neskek.
Lehen laurdenean, lehenengo saskiraketa 5. minutuan etorri zen. Bi taldeek defentsa gogorra jarri
zuten martxan baina tolosarrek besoak jetsi zituzten une batez eta garesti ordaindu zuten. 6-14ko
partzialarekin amaitu baitzen partida.

2.laurdenean, euren kontraerasoak geratu eta markagailuan antzeko emaitzak mantentzea lortu
zuten. Atsedenalditik bueltan ordea, nekeak, kontzentrazio faltak, okerreko erabakiek, aurkaria
markagailuan aldentzea ekarri zuten. Azken laurdenean, akatsak zuzendu, burua altxa eta azke
partziala irabazteko balio izan zuen lan guzti horrek. Azken emaitza, 39-58.

Emaitzak adierazten duenaren distantzia aparte utziz, sentsazio onak bizi izan zituzten jokalariek
kantxan eta garrantzitsuena jokoa irakurtzeko gai izan ziren, asko estimatzen den balioa da hori.
Aupa zuek!!

1,2,3... TAKE!!

menu
menu