Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saririk gabe baino oso pozik

Larunbat arratsaldea, eta taldea gogotsu, donostiara bidaiatzeko prest. Easo genuen aurkari gure laugarren jardunaldian.

Norgehiagokaren lehen minututik erakutsi genuen partidu hau lehiatu nahi genuela eta aurreko jardunaldian erakutsi genuen erreboteko gabezia zuzenduta, berdinduta iritsi ginen atsedenaldira.

Hirugarren zati hasieratik, easoko aurkariak intentsitate handia erakutsiz eta presio on baten bidez aurretik jarri zitzaizkigun. Gure mutilek erasoko jokaldi onak eta kalitatezko mugimenduak egiteaz ez zuten utzi ordea, baina saskiratzeak ez genituen lortzen. Hamar puntuko abantaila lortu ziguten aurkariek, eta hala sartu ginen azken laurdenean. Aurkariaren presiotik hobe irtenez eta defentsako lanaren ostean lortutako saskiratzeen bidez, hurbiltzen hasi ginen easotarrei baina berandu dagoeneko. Emaitzatik haratago, taldeak jarrera ona eta hainbat gauz positibo erakutsi ziguten. Hau hasiera besterik ez da, lanean jarraitu behar dugu!
1, 2, 3….TAKE!

menu
menu